ETXEKO INTERNET MANTSO DABIL.

Hasteko,errazena da Power botoia sakatu eta bideratzailea berrabiaraztea. Argiak egonkortu direnean, saiatu berriro konektatzen.  Yoigok kontratatu den abiadura bermatzen du kable bidezko konexioan, baina wifi bidezkoan beti da txikixeagoa.
 
Hauek dira wifia mantso joatea eragin dezaketen arrazoi nagusiak.
Balizko kausak
  Soluzioa
Buxadura fisikoak
Hormak edo objektu solidoak zeharkatzeko arazoak
Saihestu bideratzailea altzarien atzean edo objektu handien atzean jartzea.
Distantzia
Zenbat eta distantzia handiagoa izan, orduan eta txikiagoa da seinalea eta abiadura
Jarri bideratzailea etxearen erdialdean, seinalea etxe osora iristen saiatzeko.
Jarri bideratzailetik hurbil, seinale hobea izateko
Eskuratu seinale-errepikagailu bat
Emisio-kanal asea
Zenbait gailu maiztasun berean emititzen ari direnean, seinalea asetzea eragin dezakete
Saihestu mikrouhin-labeak edo irratiak hurbil jartzea
Gailuen gainkarga
Wifi-seinale berean zenbat eta gailu gehiago konektatuta egon, orduan eta mantsoagoa izango da konexioa, konektatuta dauden gailu guztien artean banatzen baita seinalea
Deskonektatu erabiltzen ari ez zaren gailuak
2G eta 5G seinalea badituzu, banatu gailuak
Konektatu gailu handiak kable bidez (ordenagailuak, SmarTv-a)         
             

Erlazionatutako edukia


Egiaztapen horiek egin ondoren etxeko Internet oraindik ere mantso badabil
, jarri harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin, Interneteko zure linea berrikus dezagun
 

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: