Deskontua Linea Gehigarrietan Paketean 4 linea gehigarri sar ditzakezu, eta paketearen mugikor-linea nagusiaren GB-ak parteka ditzakete (DÚO lineak) edo GB propioak izan ditzakete (GB berberak edo linea nagusiak baino gutxiago).
Dúo lineek dei mugagabeak dituzte eta linea nagusiaren gigak partekatzen dituzte.
Orain, eskuratu doan lehenengo Dúo linea eta gainerakoak 9 €-tan bakoitza.
Mugikor-linea gehigarriek dei mugagabeak eta GB propioak dituzte.
Hurrengo urratsean, linea gehigarriak zure beharren arabera konfiguratu ditzakezu.
Pakete bat osatzen duten produktuetako batean baja ematen baduzu, paketea indarreko pakete-katalogoaren konfiguraziora egokituko da, egungoaren balio berdina edo txikiagoa duen pakete batera, produktuari kalterik egin gabe. Ez baldin badago bezeroaren kondizioak mantentzen edo hobetzen dituen konfigurazioa sortzeko aukera ematen duen paketerik, kontratatutako linea bakoitzaren tarifa bereiz aldatuko da (edo haren baliokidea, dagoeneko katalogotik kanpo balego), eta produktu bakoitza indibidualki fakturatuko da.
Iraupen-konpromisoa Tarifa honek 3 hilabeteko iraupen-konpromisoa du. Lehenago joatea erabakitzen baduzu 190 € ordainduko dituzu (gehi zergak), hainbanatu ezinak, instalazio-gastuengatik. Baja ematen baduzu eta wifi-bideratzailea 30 egunetan itzultzen ez baduzu, 139 €-ko penalizazioa kobratuko da (gehi zergak). Gure mugikorretako batekin bazatoz, 24 hilabeteko iraupen-konpromisoa izango duzu. Mugikorra aukeratzen duzunean adieraziko dizugu.
Kostuak sartu gabe Bidali SMSak estatuko zenbakietara 0,50 €/SMSren truke. Espainiatik EBtik kanpora bidalitako SMS bakoitzak 0,90 €-ko kostua izango du, eta roaming bidez EBtik kanpoko herrialdeetara bidalitako SMS bakoitzak 1,50 €-koa. Mugikorretik nahiz finkotik 118z hasten diren zenbaki laburretara egindako deietan, hemendik aurrera 0,145 € balioko dute lehenengo 20 segundoek. Eta EBko herrialdeetakoak diren tarifa bereziko zenbakietarako deiek 0,59 €/min balioko dute, + 0,47 € deia ezartzeak. BEZa sartuta dago prezioetan.
Kanariar uharteetan, Ceutan eta Melillan, dagozkion zergak aplikatuko dira. Tarifa bereziko zenbakietarako deiak (901, 902, 70X, etab.)
Ikusi Tarifak.
Nazioarteko zenbakietarako deiak.
Ikusi Tarifak.
Ekarri zure mugikor-zenbakia (eramangarritasuna) Zure mugikor-zenbakia ekarri nahi baduzu, zure linea bakoitzaren erosketa-prozesuko datuak sartzen dituzunean aukeratu ahal izango duzu. Eramangarritasuna goizeko 2:00ak eta 4:00ak bitartean egiten da, linearik gabe gera ez zaitezen inoiz, eta ez duzu ezer egin beharko!
Penintsulan bizi bazara, zure paketea 2-3 egunean iritsiko da (5 egunean Balearretan bizi bazara, eta 7 egunean Kanarietan, Ceutan edo Melillan bizi bazara). Posta elektronikoz eta SMS bidez emango dizugu zure bidalketaren egoeraren berri. Segurtasuna tarteko, linearen titularrari soilik entregatuko zaio eskaria, eta hark nortasun-agiria erakutsi beharko du, eta entrega-albarana sinatu.
Interneteko abiadura Abiadura ona emango dizugu gailu mugikorretan multimedia-zerbitzuak kontsumitzeko, eta datu-zerbitzuaren kalitatea bermatuko dugu.
Itzulketak eta atzera egitea Zure erosketarekin gustura ez bazaude, 14 egun dituzu itzultzeko, produktua entregatzen dizugun egunetik aurrera. Instalazio-gastuak ordaindu beharko dira atzera egiteko epealdian egin badira.