Agian jasoko zenuen Yoigoren izenean egindako deiren bat zure tarifaren prezioa berehala igoko dizutela esanez, edo beharbada telefonoz eskatuko zizuten zure pasahitzak SMS baten bitartez baliozkotzeko.
Kontuz ibili, ziria sartu nahi dizute-eta! Ez dizugu guk deitu.
Ziberdelitugileen kontua da, edo, hobeto esanda, zibergizatxarrena, eta tranpan harrapatzeko jartzen dira zurekin harremanetan. Nola? Gure itxurak eginez, zure konfiantza berenganatzeko eta zutaz aprobetxatzeko.
Zibergizatxarren bi katramilarik ohikoenak zein diren esango dizugu. Haiekin topo egiten baduzu, esan “Alde hemendik, gizatxar!”
ZURE TARIFAREN PREZIOA IGOTZEKO DEITZEN BADIZUTE ETA GERO BESTE KONPAINIA BATEK HOBETZEN BADIZU, ESAIEZU… ZUREKIN EZ, GIZATXAR!
Iruzur-mota horri “dei bikoitza” esaten zaio. Horretarako, zibergizatxar bat harremanetan jartzen da zurekin, gure operadore baten itxurak eginez. Esaten dizu zure tarifaren prezioa igoko dizugula edo edozein arrazoirengatik ordainketa estra bat egin behar duzula.
Gero, kasualitate hutsekoa dirudien beste dei bat jasotzen duzu, baina ez da hala: beste telekomunikazio-konpainia baten izenean diharduen operadore batek eskaintza bat egiten dizu, eta lehenengo deian aipatu zizkizuten baldintzak hobetzen dizkizu.
Ez utzi ziria sartzen! Yoigotik EZ dizugu telefonoz edo Whatsapp bidez prezioen igoerarik jakinaraziko. Hori gertatzen bazaizu, ez gara gu. Beraz, badakizu: bidali pikutara!
ZURE PASAHITZAK, NAN-ZENBAKIA EDO INFORMAZIO PERTSONALA ESKATZEKO DEITZEN BADIZUTE, ESAIEZU…
ZUREKIN EZ, GIZATXAR!
Tranpa-mota horri “operadorea ordeztea” edo “vishing” esaten zaio, baina ez kezkatu… Saihestea ahoskatzea baino errazagoa da!
Zibergizatxar batek beste enpresa baten itxurak egiten ditu, eta Yoigoren izenean jartzen da zurekin harremanetan, deien, SMSen, Whatsappeko mezuen edo mezu elektronikoen bidez.
Zibergizatxar horiek kamuflatzeko gaitasuna dute! Hainbat teknika erabiltzen dituzte, adibidez beren telefono-zenbakia ezkutatzea, zure konfiantzako zenbaki bat dela pentsa dezazun. Horrela, zure datuak emateko eskatzen dizute, hala nola NANa, helbidea, banku-kontuaren zenbakia edo pasahitzak. Informazio horrekin, zibergizatxarrek bereak eta bi egin ditzakete. Adibidez, beste kontratazio batzuk egin ditzakete zure izenean.
Adi egon! Yoigon EZ dizugu telefonoz edo Whatsapp bidez eskatuko zure pasahitzik edo SMS bidez bidaltzen dizugun koderik emateko. Eskatzen badizkizute, gizatxarrak dira. Beraz, badakizu: bidali pikutara!
EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: