Zure mugikorraren edo tabletaren APNa konfiguratzea Interneten sartzeko

Ohikoena da SIMa zure mugikorrean sartzean Internet ezarpenak automatikoki konfiguratzea eta ezer egin beharrik ez izatea.
 
Telefono-fabrikatzaile batzuek, ordea, ez dute uzten urrutiko konfigurazioa automatikoki egiten: Xiaomi, OnePlus, Lenovo, Nexus gama, Asus, eta Motorola eta HTC modelo batzuk. Zure mugikorra horietako bat bada, eskuz konfiguratu beharko duzu ondoren ematen dizkizugun jarraibideen arabera.
 

ZURE SISTEMA ERAGILEA ANDROID BADA

 
  • Sartu "Ezarpenak" atalean eta aktibatu "Datu mugikorrak".
  • Ondoren, sartu hemen: "Ezarpenak" / "Konexioak" / "Sare mugikorrak", eta aktibatu "Datuen ibiltaritza".
  • Atal horretan bertan, egiaztatu sare-moduan “Automatikoa” hautatuta dagoela.
  • Itzuli “Sare mugikorrak” atalera eta, horren barruan, sartu “Sarbide-puntuen izenak / APN” aukeran, sakatu zure mugikorraren aukeren botoia (goian eskuinean), eta sortu berri bat Yoigoren APNa honela konfiguratzeko:
    • Idatzi sarbide-puntuaren izenean: yoigo navegador.
    • Idatzi APNan: Internet.
    • Sakatu Aukerak eta Gorde konfiguratutako APN berria.
    • Aktibatu APN berria
       
Eginda daukazu!
 

ZURE SISTEMA ERAGILEA IOS BADA

 
  • Sartu hemen: “Ezarpenak” / “Datu mugikorrak”, eta egiaztatu datu mugikorrak aktibatuta dituzula.
  • Datu mugikorren barruan, sartu aukeretan.
  • Aktibatu datuen ibiltaritza eta egiaztatu sare-moduan hautapen automatikoa gaituta dagoela.
    Gero, sartu “Datu mugikorren sarea” atalean. 
  • Sarbide-puntuan eremu hauek ezabatu behar dituzu: “Sarbide-puntua”, “Erabiltzaile-izena” eta “Pasahitza”.
  • “Sarbide-puntua” eremuan idatzi “Internet” eta utzi bete gabe gainerako eremuak.
     
 
Nabigatzeko prest duzu dena!

Egiaztapen horiek guztiak egin ondoren oraindik ez badizu funtzionatzen, jar zaitez harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin, eta atseginez lagunduko dizugu arazoa konpontzen.

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: