NIRE MUGIKORRAREN ERANTZUNGAILUA AKTIBATZEA/DESAKTIBATZEA
- Erantzungailua aktibatzeko, markatu zure mugikorrean: *67*633# eta deitzeko tekla, gero *62*633# eta deitzeko tekla, eta gero *61*633# eta deitzeko tekla. Erantzungailua aktibatzean, automatikoki desaktibatuko da dei galduen abisua.
- Zure Yoigo mugikorreko erantzungailua desaktibatzeko, markatu #002#. Itzalita edo estalduraz kanpo dagoenerako ahots-postontzia desaktibatzeko, markatu *67*556#. Erantzuten ez denerako desaktibatzeko, markatu *62*556# eta sakatu deitzeko tekla. Okupatuta dagoenerako desaktibatu nahi izanez gero, markatu *61*556# eta deitzeko tekla. Erantzungailua kentzean, automatikoki aktibatuko da dei galduen abisua.
NIRE MUGIKORRAREN ERANTZUNGAILUA DESAKTIBATZEAN MEZUAK EZABATZEN AL DIRA?
Erantzungailua kentzen baduzu ere, ez dituzu galduko gordeak dituzun mezuak. Nahi duzun guztietan deitu ahal izango duzu erantzungailura eta mezuak entzun.
NIRE MUGIKORRAREN ERANTZUNGAILUKO MEZUAK ENTZUTEA
Zure mugikorraren erantzungailuan utzi dizkizuten mezuak entzuteko, deitu zure Yoigo mugikorretik dohainik 633 zenbakira.
Mezu bat entzutean, hau egin dezakezu:
- Berriro entzun: sakatu 1;
- Ezabatu: sakatu 2;
- Gorde: sakatu 3;
- Aurreko mezua entzun: sakatu 7;
- Gelditu: sakatu 8;
- Hurrengo mezua entzun: sakatu 9.
ERANTZUNGAILUKO MEZUAK BESTE EDOZEIN TELEFONOTATIK ENTZUTEA
Zure Yoigo mugikorra eskura ez baduzu, utzi dizkizuten mezuak entzun ditzakezu beste edozein telefonotatik 633 633 633 telefonora deituta. Zure telefono-zenbakia eta gako bat sartzea eskatuko dizu. Gako hori aurrez aktibatu beharko duzu erantzungailuko aukeretan. Zure mugikorretik aktibatu behar duzu: deitu erantzungailura zure mugikorretik, sartu konfigurazio-menuan 2 markatuta, eta aukeratu 2. aukera; gero sakatu 1. aukera, eta berriro 1. aukera.
Gako bat sartzea eta berrestea eskatuko dizu. Zure segurtasunerako, gakoak 4 digitu izan behar ditu, eta ezin du zenbaki bera errepikatuta izan (1111), ez eta 1234 bezalako sekuentziarik ere.
NOLA SARTU ATZERRITIK ERANTZUNGAILURA
+34633633633 markatu beharko duzu; edonola ere, Espainiatik irten baino lehen, sarbide-PINa konfiguratu beharko duzu.
Gogoratu erantzungailuan utzi dizkizuten mezuak entzuteak zuretzat kostua duela, atzerritik dei bat egitea bezalakoa dela.
NOLA GRABATU ONGIETORRI-MEZUA
Nahi baduzu, ongietorri-mezu pertsonalizatua graba dezakezu zure erantzungailuan:
Erantzungailuko menu nagusian, sakatu 2 konfigurazio-menuan sartzeko eta, gero, sakatu 1; grabatu zure mezua —gehienez 60 segundokoa— eta amaitzean sakatu #.
Grabatu duzun mezua entzungo duzu.
- Gustatzen bazaizu eta gorde nahi baduzu, sakatu 1.
- Ez bazaizu gustatzen eta berriro grabatu nahi baduzu, sakatu 2.
Irten nahi baduzu eta aldaketarik gabe utzi, sakatu izartxoa.
NOLA ALDATU ERANTZUNGAILURA SARTZEKO KODEA
Oso erraza da, markatu 633, eta jarraitu urrats hauei:
Sakatu 2 - "Beste aukera batzuk"
Sakatu 2 - "Aukera gehiago"
Sakatu 1 - “Sarbide-kodea aldatu edo kodearen sarrera aktibatu”
Sakatu 1 - “Sarrera-kodea aldatu”
Sakatu 2 - "Kodearen sarrera aktibatu"
SOINUA LUZATZEA ERANTZUNGAILUA ABIARAZI BAINO LEHEN
Dei bati erantzuten ez diozunean, erantzungailua hain azkar abiarazi ez dadin, markatu zure mugikorrean 61*63330# eta gero deitzeko tekla. Kode hori markatutakoan, 30 segundo pasatutakoan abiaraziko da erantzungailua.
ERANTZUNGAILUAK KOSTURIK BA AL DU?
Yoigoren linea batetik erantzungailuaren zerbitzura deitzea eta mezuak entzutea doakoa da, Espainiatik eta Europar Batasunetik kanpo izan ezik, roaming-dei gisa fakturatzen baita.