ZER DA MULTISIMa?
Zure telefono-zenbaki berarekin beste SIM txartel bat beste gailu batean, hala nola tableta batean, izateko aukera da. Beraz, ez duzu zenbakiz aldatu beharrik.
NOLA FUNTZIONATZEN DU MULTISIMak?
Nahi duzun linea nagusiari lotutako SIM txartel bat jasotzen duzu, eta, txartel horren bidez, deitzen dizutenean deia aldi berean jasoko duzu zure gailu guztietan. Gainera, 20 GB-ko datu-bonu bat duzu Multisimerako, linea nagusiko megak gastatzeaz kezkatu ez zaitezen.
Zerbitzu hau kontratuko lineetarako bakarrik dago eskuragarri (ez aurrez ordaintzekoetarako), eta
eSIM txartelarekin bateragarria da.
NOLA KONTRATATZEN DA ETA ZER PREZIO DU MULTISIMAK?
Dendan soilik kontrata daiteke, eta hilean 3 €-ko kostua du. (zergak barne direla).
Zerbitzu honek ez du iraupen-konpromisorik.
Erlazionatutako orriak