Apple Watch batetik beste batera aldatu aurretik kontuan hartu beharrekoak:
Egiaztatu plana transferitu nahi diozun Apple Watcha MultiSIM iWatch-ekin bateragarria dela. Apple Watch Series 3 (GPSa+Mugikorra) edo ondorengo modeloak (GPSa+Mugikorra) dira bateragarriak.
Alta emana izan behar duzu “MI YOIGO” gune pribatuan.
iPhoneak Apple kontuaren ID bat eta pantaila blokeatzeko kode bat izan beharko ditu. Kode hori honela aktibatzen da: Ezarpenak -> IDa eta kodea -> Aktibatu kodea.
Egiaztapenak egin ondoren, jarraitu urrats hauei:
Konfiguratuta duzun Apple Watcha agertuko zaizu; GEHITU ERLOJUA sakatu behar duzu.
Agertzen diren urratsei jarraituko diegu Apple Watch berria estekatzeko.
Hasi saioa zure Apple IDarekin (sortua ez baduzu, pantaila blokeatzeko kode bat sortzeko eskatuko dizu).
Jarraitu zure Apple Watch-aren aplikazioak konfiguratzen: SIRI, Fitnessa eta Osasuna, Segurtasuna eta abar.
Hautatu TRANSFERITU YOIGOREN PLANA.
Sartu MI YOIGOko erabiltzaile-izena eta pasahitza, jarraitu agertuko diren urratsei, eta listo.
EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: