Mugikorra ematen ote didaten Yoigora banator

Bai, jakina. Mugikor piloa dugu. Eramangarritasun-eskaera edo alta-eskaera egiten ari zarenean, mugikor bat hautatu ahal izango duzu, baita hura ordaintzeko modua ere.  Hala da gure webgunetik egiten baduzu zein telefono bidez edo dendan egiten baduzu.
 

ZER BEHAR DUT YOIGORA ETORTZEKO?

Eskaeran, titularrak beste operadorean dagoen titular bera izan behar du. Ziurtatu zure datu pertsonalak zure egungo operadorean agertzen diren bezala jartzen dituzula, eramangarritasunean eragina izan dezakeen errorerik egon ez dadin. Esaterako, zure NANaren aurretik zero bat agertzen bada, zure datuak betetzean zero hori ere jarri beharko duzu. Eta izena ere berdin-berdin idatzi, guztiz zuzena ez bada ere.  Gurekin zaudenean izango duzu zuzentzeko astia.  Eskaera egitean, zure Tarifa hautatu ahal izango duzu eta, nahi baduzu, gure mugikorretako bat eta hura ordaintzeko modua ere bai. Mugikorraren prezioa alta ematean hautatutako tarifaren araberakoa izan daiteke. Kontuan izan Yoigoren mugikorra Kontratu bidez erosten baduzu iraupen-konpromisoa hartzen duzula.
 
Zure egungo operadoreak joateagatik zerbait kobratzen badizu, zure kargura izango dira kostu horiek, Yoigok ez baitu gastu horiek bere gain hartzeko eskaintzarik egiten.
 
A! Eta mugikorrik gabe bazatoz, kontuan izan mugikor libre bat behar duzula (Yoigoren besteren bat baduzu ere balio du).

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: