Zure AgileTV ez al da behar bezala funtzionatzen?
Garrantzitsua da zure Agile TV Box eguneratuta mantentzea funtzio eta hobekuntza guztiez gozatzeko
Beraz, egin behar duzun lehenengo gauza zure AGILE TV APLIKAZIOA eguneratu duzun egiaztatzea da:
- Sartu Agile TV menu nagusian.
- Joan "Ezarpenak" atalera.
- Egiaztatu bertsioa 2.11.1.1 den (baxuagoa bada eguneratu behar duzu)
- Eguneratzen bada, zure Agile-n konfiguratu dituzun aplikazioak ezabatu behar dituzu
Horiek ezabatzeko, hona joatea bezain erraza da: HASIERA > EZARPENAK > SISTEMAREN EZARPENAK > APLIKAZIO GUZTIAK IKUSI > hautatu jada behar ez dituzun aplikazioa edo aplikazioak, hainbat aukera dituen menu bat irekiko da eta "Desinstalatu" hautatu behar duzu eta kitto!

ZER EGIN BEHAR DUT NIRE AGILE TV-REN ZERBITZUAN SEINALE TXARRA BADUT?
Seinale-arazo hori kausa hauetakoren batek eragindakoa izan daiteke:
- Begiratu telebista eta deskodetzailea piztuta dauden. Deskodetzailearen kasuan, argi berdea/urdina badu, esan nahi du piztuta dagoela, bestela kolore gorria izango luke eta.
- Egiaztatu kableak ondo konektatuta daudela. Konektatua baduzu, lau kable izan beharko dituzu deskodetzailean konektatuta:
Wifi bidez edo kable bidez konektatuta duzula ere, begiratu antena-kablearen konexioa (ardazkidea) behar bezala konektatuta dagoen TV BOXera, eta handik etxeko antena-hartunera.
- Wifi bidezko konexioetan, garrantzitsua da TV BOXa haririk gabeko seinale ona duen guneren batean kokatzea. (saihestu altzarien barruan, beste gailu elektroniko batzuen ondoan eta abar jartzea).
- Egiaztatu zure telebistari dagokion HDMI sarrera hautatu duzula; bestela, hautatu iturria Agile TVren menua agertu arte.
- Sintonizatu berriro telebista-kanalak.
ZER EGIN BEHAR DUT AGILE TV-REN ZERBITZUAN SOINU-ARAZOAK BADITUT?
Soinu-arazoek bere horretan jarraitzen badute, deitu gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren telefonora (622), eta arazoa konpontzen lagunduko dizugu.
AGILE TV-N EZ DU FUNTZIONATZEN GOOGLE ASSISTANT MORROIAK
- Egiaztatu agintea Bluetooth bidez konektatuta dagoela: Konfigurazioa > Ezarpen gehiago > Aginteak eta osagarriak
- Konektatuta dauden gailuen artean ez bada agintea agertzen, hautatu “Osagarria erantsi”
Agintean luze sakatu zirkulua eta OK, konexioa ezartzeko. - Google Assistant morroiaren funtzioak erabili ahal izateko, Googlek adierazitako pribatutasun-baldintzak eta erabilera-terminoak onartu beharko dira.
- Dena behar bezala aktibatua baduzu, ziurtatu Assistant morroiari galdera bati erantzuten uzten diozula, hurrengoa egin aurretik.
AGILE TV-REN ZERBITZUAREKIN GUSTURA EZ BANAGO, ZENBAT DENBORA DUT AGILE TV BOX 4K DESKODETZAILEA KOSTURIK GABE ENTREGATZEKO?
Denda fisikoan erosi bada, ezin da atzera egin; telesalmenta bidez erosi bada, bezeroak 14 egun balioduneko epea du AGILE TV BOX 4K deskodetzailea jasotzen duenetik.
ZER EGIN BEHAR DUT AGILE TV-REN ZERBITZUAN SAIOA HASTEKO ARAZOAK BADITUT?
Saioa hasteko arazoak badituzu —sartzen zaren lehen aldia izateagatik, pasahitza edo helbide elektronikoa ahazteagatik eta/edo kontu horrekin lotzen den helbide elektronikoa aldatu nahi izateagatik—, esteka honetan egin dezakezu eskaera:
Hala ere, sartu ezin baduzu, jarri harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin, 622 telefonoan, eta konpontzen lagunduko dizugu.
ZER EGIN BEHAR DUT NIRE URRUTIKO AGINTEAREKIN ARAZOAK BADITUT?
- Egiaztatu 1,5 V-eko bi AAA pila dauzkala jarrita, eta posizio egokian daudela (positiboa + eta negatiboa -).
- Aginteko edozein botoi ukitzean, agintearen goiko argi gorria keinuka ari ez bada, lehenik egiaztatuko dugu pilak akatsik gabekoak direla edo ez daudela gastatuta:
- -Pilak dauden konpartimentuko estalkia ireki, eta atera pilak.
- -Pila horiek beste aparatu batean probatu; funtzionatzen ez badute, ordeztu mota bereko beste pila batzuekin (agintea denbora luzez erabili behar ez bada, pilak kentzea komeni da).
- -Egiaztatu berriro aginteko edozein botoi ukitzean goiko argi gorria keinuka ari dela; hala bada, zuzendu agintea behar bezala TV BOXera, eta jarraitu zure telebistako pantailan agertzen zaizkizun agintea sinkronizatzeko urratsei.
Funtzionatu gabe jarraitzen badu:
- Itzali zure TV BOXa (korronte elektrikotik deskonektatuta), piztu berriz (berriro korrontera konektatuz), eta probatu berriro urrutiko aginteak funtzionatzen duen.
- Lotu berriro, Bluetooth bidez, zure urrutiko agintea eta TV BOXa. (TV BOXaren oinarrian dagoen Pairing botoiarekin egin dezakezu)