WhatsApp bidez Yoigorekin harremanetan jartzearen abantailak
Badakigu zure denbora garrantzitsua dela, eta Yoigo-n hura optimizatu ahal izatea nahi dugu, horregatik, edozein kontsultarako WhatsApp erabiltzearen abantailak aurkezten dizkizugu.
Nola jar dezaket Yoigorekin harremanetan WhatsApp bidez?
Lehenik eta behin, gorde gure zenbakia zure agendan: 633 996 999.
Gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu zure Yoigo mugikorreko lineatik. Ezagutzen ez dugun beste linea batetik harremanetan jartzen bazara ere, segurtasunerako datuak eman beharko dizkiguzu.
Sartzen zaren lehen aldian gure zerbitzuaren erabilera baldintzak erakutsiko dizkizugu. Ez dizugu berriro galdetuko eta Yoigorekin harremanetan jar zaitezke nahi duzunean
Jarraian, eskuragarri dauden GB eta minutuak esango dizkizugu, baita aurreko hilabeteko fakturaren zenbatekoa eta bankuan bidali dizugun eguna ere.
Ondoren, hautatu aukeren menutik egin nahi duzun kontsulta eta guk irtenbidea emango dizugu edo agente espezializatu batek lagunduko dizu.
Gainera, WhatsApp bidez irudiak eta dokumentuak bidal diezagukezu
Eta kitto! Horrela zure denbora optimizatzen duzu, zure lanarekin jarraitu dezakezu eta erantzuten dizugunean jakinarazpen bat agertuko zaizu.
Gozatu gure zerbitzua, eta bertan pozik lagunduko dizugu😉
EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: